viernes, 29 de mayo de 2009

Maiatzak 29

Gaurko egunean, guk berez klaserik ez genuen, baina aurreko egunean igotzeko aukerarik izan ez genuenez, klase egun bat gehiago egin behar izan dugu gure alperkeria eta lanak prestatzeko arazoak direlaeta.

Esan beharra dago, klase honetan nahiko galduta ibili nitzela hasiera batean, baina orain gusturago sentitze naiz eta azken eguna eta oporrak direla pentsatzearekin, motibazioz beteta nago.

Beno ba, esan beharra dago, klase hau teknologia berriekin lotuz, baliagarria izatea gure lanean.

Beno ba ondo pasa oporrak eta bizi ahalik eta ondoen.

Agur beroa bat, muxukkkkkkkkk.......

Maiatzak 29

Azkenengo kklasean egin genuenaren arabera, aurkezpen bat egin genuen gure esperientziak eta egin ditugun aktibitate desberdin azalduz, hona hemen guk prestatu genuen power point-a:

TEKNOLOGIA_BERRIAK_aurkezpena

Maiatzak 29

Gaurko honetan, beste bi txostenez gain, MAGIS TB igo dut. Solidaritate proiektu honetan,Tandanacui taldeko partaide batekin elkarrizketa izan genuen eta oso interesgarria egin zitzaigun. Espero dut bideoa gustatzea eta norbaitek honelako aukera bat baldin badu, bertan parte hartzea.

Maiatzak 29

Kaixo, hemen aurkezten diezuegu, guk in dugun gure proiektu onak "KLIK ETA KLIK", Urola ikastetxean egin dugu, espero dugu zuen gustukua izatea esperientzia hau eta zerbaitetarako baliagarria izatea:

PROIEKTU ONAK

miƩrcoles, 27 de mayo de 2009

Maiatzak 27

Lehenengo eta behin IKT-KO txostena igotzea erabaki dut, beste ikastetxearekin egindako konparaketa eta ondorioak alegia. Hona hemen gure txostena:

Ikt Azterketa Eta Konparaketa

Maiatzak 27

Gaur gure azkenengo klasea izan da. Beraz, lehenengo eta behin power point-ak prestatzen egon gara taldeka eta gero beste taldekide guztien aurrean gure aurkezpena egin dugu kurtsoan zehar gure ikasgaia nola joan zaigun azalduaz, ikt ko txostena non egin dugun, zer praktika egin dugun, magis tv eta ondorioak aipatuz.

Gero, klasea amaitu zenean, ikasle batek gaur lan guztiak igo behar zirela aipatu zigun, baina guk ezin genitunez igo egun hartan Joxemirena etorri ginen hitz egitera ostiralean utziko al zigun galdetuaz. Beraz, osteguna eta ostirala aprobetxatuko ditugu azken momentuko aldaketak egiteko.

Gaurko klasean, apur bat urduri negoen aurkezpena prestatzeko garaian, baina gero aurkezpena egiteko garaian ondo sentitu naiz.

Azken klasea zenez, beste taldekideen aurkezpenak entzuten gustura egon naiz eta guztiok bide desberdina egin dugula ideia desberdinekin konturatu naiz, sormena eta irudimena erabiliz eta teknologiak txertatuz.

martes, 26 de mayo de 2009

Maiatzak 26

Gaurko egunean, klasean gure erara egon gara bakoitzak bere taldeko lanak egiteko aukera izanaz. Egia esan, gu bastante agobiatuta gabiltza. Izan ere, proiektu onak "klik eta klik" dela eta, Urola ikastolako irakaslearekin harremanetan jartzeko hainbat arazo baititugu.

Hala ere egun hauetan lana gogor eta serio egin beharra ikusten dugu.

Gero, Joxemik, docs-ekoa, blogetara nola igotzen den azaldu digu eta ikasi dugu gaur ere gauza berri bat gehiago. Ondoren, aurkezpenak prestatzen joateko esan digu transparentzia batzun bidez, baina gu gure lanekin buru belarri ibili garenez, ezin izan dugu prestatu.

Ondoren, ebaluazio txostena bete dugu guztiok eta ni irakaslearekin gutuna entregatzera joan naiz.

Gaurko klasea lanak egiten joateko aprobetxagarria egin zaigu.