miércoles, 29 de abril de 2009

Apirilak 29

Gaurko klasean, irakasleak azalpen batzukin eman dio hasiera eta gero berak egindako bideo bat erakutsi digu, http://elkarrikertuz.ning.com/video/txiki-web-donostiako-amaraAmara Berriko txiki webeko txokoei buruzkoa. Txiki web honetan, haurrek irrati, tv, prentsako berriak, H.H lan eta marrazkiak ... zintzilikatzen dituzte.

Honekin batera, amaitzean, edukinen fitxa bat betetzen dute (nortzuk eta zer egin duten azalduz), baita asteroko ebaluaketa fitxa bete ere. Bertan, irakaslearen jokabidea kontuan hartu beharrekoa da. Izan ere, irakasleak elkarrizketa bidez laguntzen die, baina ez dien zuzenean esaten zer egin behar duten eta nola.
Amaitzean, diploma bat ematen die haur bakoitzari eta hori haurrentzat izugarrizko motibazioa litzateke.

Irakasleak dio, bideo bat egiterakoan, irudien bidez deskribatu egin behar dela, zer egiten den ikusi, nola egitaratuta dagoen, ikasle - irakale jokabidea nolakoa den, ikasle eta irakasleen ahotsa grabatu (azalpenak entzunez), zer egiten duten eta nola... Hala ere, bideo honetan, ikuspegi pertsonala falta omen da, behar beharrezkoa dena.

Bideoak, laburrak eta edukin egokidunak izan beharko lukete.

Gaurko klasea honela izan da. Egia esan, bideo interesgarria iruditu zait.

Apirilak 22

Egun honetan, irakasleak teknologiek dakartzaten aurrerapenei buruz hitz egin zuen. Teknologiak, garapena asko aurreratu du. Gainera, aurrerapen hauekin guztiekin, irakaslearen rola zeharo aldatu dela.

Honez gain, edukin digitala ere gero eta gehiago dago eta mundu hori ezagutu eta ulertu egin behar dugu. Teknologia irakaskuntzan txertatu beharra dago. Guk, formula erakargarri bat lortu behar dugu teknologi berriekin, balio pedagogiko bat bultzatuz. Teknologiak, komunikazioa erabat bultzatzen du.

Honakoa jarraitzea egokia litzateke:
1- Deskripzioarekin hasi
2-Azterketarekin jarraitu
3-Erresonantzia (oso garrantzitsua)
4-Elkarrizketa (taldeko lana)
5-Ondorioak (sakondu eta garatu ondoren)

Hau guztia, teknologiarekin lotuta dago, hau da, informazioa prozesatzearekin. Jendeak dioenez, gure gizartean, lanbidean ... zeharoko aldaketak gertatuko dira.

Honen guztiaren azalpenak eman ondoren, elkarrikertuz-en inskribatu gara eta honela joan da gaurko klasea.

miércoles, 1 de abril de 2009

Apirilak 1

Gaur, bi bideo ikusi ditugu eta denon arteko hausnarketa bat egin dugu bideo horiei buruzkoa.

Bideo hauetan, teknologiek etorkizunean izango duten garrantzia azpimarratzen du, nabarmenki hezkuntzan.

Esan beharra dago, teknologien indarra geroz eta handiagoa dela eta horrek bere alderdi positibo eta negatiboak dakartzala.

Hala ere, mundu hau nabarmenki herrialde aberats eta garatuentzat zuzenduta dagoela esango nuke. Honen guztiaren atzean, publizitatea dagoelarik.

martxoak 31

Atzoko egunean, hasieran irakasleak bere azalpenak eman zituen eta gero taldeka bildu ginen, bakoitzak bere ekarpenak eginez eta elkarren laguntzaz, taldeka erantzun beharreko galderak egin genituen.

Honekin, bakoitzak eskoletan teknologiekin bizi izan duen esperientzia eta hezkuntzan daukan eraginari buruz ere hitz egin genuen.

Ondorioz, esan beharra dago irakasle izango garen aldetik, teknologiekin lotura izan behar dugula, etorkizunean, beraiek ondo molda daitezen.