miércoles, 29 de abril de 2009

Apirilak 29

Gaurko klasean, irakasleak azalpen batzukin eman dio hasiera eta gero berak egindako bideo bat erakutsi digu, http://elkarrikertuz.ning.com/video/txiki-web-donostiako-amaraAmara Berriko txiki webeko txokoei buruzkoa. Txiki web honetan, haurrek irrati, tv, prentsako berriak, H.H lan eta marrazkiak ... zintzilikatzen dituzte.

Honekin batera, amaitzean, edukinen fitxa bat betetzen dute (nortzuk eta zer egin duten azalduz), baita asteroko ebaluaketa fitxa bete ere. Bertan, irakaslearen jokabidea kontuan hartu beharrekoa da. Izan ere, irakasleak elkarrizketa bidez laguntzen die, baina ez dien zuzenean esaten zer egin behar duten eta nola.
Amaitzean, diploma bat ematen die haur bakoitzari eta hori haurrentzat izugarrizko motibazioa litzateke.

Irakasleak dio, bideo bat egiterakoan, irudien bidez deskribatu egin behar dela, zer egiten den ikusi, nola egitaratuta dagoen, ikasle - irakale jokabidea nolakoa den, ikasle eta irakasleen ahotsa grabatu (azalpenak entzunez), zer egiten duten eta nola... Hala ere, bideo honetan, ikuspegi pertsonala falta omen da, behar beharrezkoa dena.

Bideoak, laburrak eta edukin egokidunak izan beharko lukete.

Gaurko klasea honela izan da. Egia esan, bideo interesgarria iruditu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario