Atzo goizean, Amara Berriko bi irakasle etorri ziren. Irakasle hauek Amara Berri sistemari buruz hitz egin ziguten eta baita teknologia berriei buruz ere.
Hasiera batean, Amara Berrik sistemak dituen ezaugarriak azaldu dizkigu, baita beraiek duten metodologia, Hezkuntza Proiektua ... ere.
Onodoren, bertan erabiltzen duten funtzionamendua azaldu digute. Bertan, haurrek testu libururik gabe egiten dute lan, arlo desberdinak lantzen dituztelarik.
Hala ere, beste ikasleen lanak ikusteko asmoz, hainbat teknologia mota ezberdin erabiltzen dituzte ( irratia, tv, txikiweba, egunkaria...).
Honen arabera, ikasleek motibazio izugarria dute lana egiteko. Izan ere, besteei beraien lanak erakusteko aukera baitaukate (telebista bidez, irrati bidez, egunkari eta txikiweb bitartez). Honen bidez, esan beharra dago Amara Berriko ikasleek harreman izugarria daukatela teknologiekin, egunero erabiltzen baitute.
Oso hitzaldi garrantzitsua iruditu zait, benetan interesgarria. Izan ere, denbora aurrera doan heinean, ikasle hauek teknologia berrien aurrean oso prestatuak egongo baitira. Gainera, metodologia hau ez nuen ezagutzen eta ezagutzeko aukera izan baitut.
AMARA BERRI ikastetxearen informazio gehiago hemen aurki daitezke:
http://amaraberri.org/topics/intro/
miércoles, 6 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario