miércoles, 13 de mayo de 2009

Maiatzak 12

Gaurko honetan, areto nagusian hitzaldia izan dugu eta bertara, Andoaingo Aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri da Txanela eta ikasyz proiektuei buruz hitz egitera, benetan hitzaldi interesgarria izan da.






http://www.ikasys.net/

Proiektu hauei buruz hitz egiterakoan, lehenengo eta behin hezkuntza xedeei buruz hitz egin du eta lortu behar diren konpetentziei buruz (elkarrekin bizitzen, ikasten, komunikatzen...).Orokorrean, lehen hezkuntzari buruz aritu da, baina esan duenez, haur hezkuntzara ere egokitu litzateke.

Gehienetan, hau guztia ikas materialez egiten da, baina gaur egun IKT bidez.

Lehen esan bezala, txanela eta ikasys izeneko proiektuen inguruko azalpenak eman dizkigu. Honekin batera, adibide ugari eman dizkigu eta horrek hobeto ezagutzeko aukera eman digu.

Txanela; ikastolen elkarteak sortutako proiektu pedagogikoa da. Bertan, proposatutako jarduera batzuetan IKTrekin zerikusia duten jarduera batzuk egiten dituzte, hauen erabilera irakasle bakoitzaren eskura jarriz (grabazioak egiteko aukera, gurutzegramak ...).

http://www.txanela.net/

IKTak erabiltzeko ez dira testuinguru berriak sortzen, lehen daudenak aprobetxatzen dira. IKT jarduerak, beste jarduerak egiten laugntzeko erabiltzen dira.

Ikasys proiektuak ez dauka Txanela proiektuarekin antzik. Izan ere, proiektu honetan, oroimena, ulermena eta memoria lantzeko jarduerak egiten dira. Ikasleei galderak egin eta informazio bat emanez, erantzunak aurkitu behar izaten dituzte banaka.

Proiektu honetan martxan ari direnak, arlo bakoitzari astean ordu erdi egiten dute eta bertan aritzen diren ikasleak, autonomia bultzatzea da helburu garrantzitsuenetako bat

Proiektu honetan, ikastetxe gutxik hartu du parte orain arte, baina hurrengo urterako askoz gehiago sartu dira proiektu honetan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario