viernes, 29 de mayo de 2009

Maiatzak 29

Gaurko egunean, guk berez klaserik ez genuen, baina aurreko egunean igotzeko aukerarik izan ez genuenez, klase egun bat gehiago egin behar izan dugu gure alperkeria eta lanak prestatzeko arazoak direlaeta.

Esan beharra dago, klase honetan nahiko galduta ibili nitzela hasiera batean, baina orain gusturago sentitze naiz eta azken eguna eta oporrak direla pentsatzearekin, motibazioz beteta nago.

Beno ba, esan beharra dago, klase hau teknologia berriekin lotuz, baliagarria izatea gure lanean.

Beno ba ondo pasa oporrak eta bizi ahalik eta ondoen.

Agur beroa bat, muxukkkkkkkkk.......

Maiatzak 29

Azkenengo kklasean egin genuenaren arabera, aurkezpen bat egin genuen gure esperientziak eta egin ditugun aktibitate desberdin azalduz, hona hemen guk prestatu genuen power point-a:

TEKNOLOGIA_BERRIAK_aurkezpena

Maiatzak 29

Gaurko honetan, beste bi txostenez gain, MAGIS TB igo dut. Solidaritate proiektu honetan,Tandanacui taldeko partaide batekin elkarrizketa izan genuen eta oso interesgarria egin zitzaigun. Espero dut bideoa gustatzea eta norbaitek honelako aukera bat baldin badu, bertan parte hartzea.

Maiatzak 29

Kaixo, hemen aurkezten diezuegu, guk in dugun gure proiektu onak "KLIK ETA KLIK", Urola ikastetxean egin dugu, espero dugu zuen gustukua izatea esperientzia hau eta zerbaitetarako baliagarria izatea:

PROIEKTU ONAK

miércoles, 27 de mayo de 2009

Maiatzak 27

Lehenengo eta behin IKT-KO txostena igotzea erabaki dut, beste ikastetxearekin egindako konparaketa eta ondorioak alegia. Hona hemen gure txostena:

Ikt Azterketa Eta Konparaketa

Maiatzak 27

Gaur gure azkenengo klasea izan da. Beraz, lehenengo eta behin power point-ak prestatzen egon gara taldeka eta gero beste taldekide guztien aurrean gure aurkezpena egin dugu kurtsoan zehar gure ikasgaia nola joan zaigun azalduaz, ikt ko txostena non egin dugun, zer praktika egin dugun, magis tv eta ondorioak aipatuz.

Gero, klasea amaitu zenean, ikasle batek gaur lan guztiak igo behar zirela aipatu zigun, baina guk ezin genitunez igo egun hartan Joxemirena etorri ginen hitz egitera ostiralean utziko al zigun galdetuaz. Beraz, osteguna eta ostirala aprobetxatuko ditugu azken momentuko aldaketak egiteko.

Gaurko klasean, apur bat urduri negoen aurkezpena prestatzeko garaian, baina gero aurkezpena egiteko garaian ondo sentitu naiz.

Azken klasea zenez, beste taldekideen aurkezpenak entzuten gustura egon naiz eta guztiok bide desberdina egin dugula ideia desberdinekin konturatu naiz, sormena eta irudimena erabiliz eta teknologiak txertatuz.

martes, 26 de mayo de 2009

Maiatzak 26

Gaurko egunean, klasean gure erara egon gara bakoitzak bere taldeko lanak egiteko aukera izanaz. Egia esan, gu bastante agobiatuta gabiltza. Izan ere, proiektu onak "klik eta klik" dela eta, Urola ikastolako irakaslearekin harremanetan jartzeko hainbat arazo baititugu.

Hala ere egun hauetan lana gogor eta serio egin beharra ikusten dugu.

Gero, Joxemik, docs-ekoa, blogetara nola igotzen den azaldu digu eta ikasi dugu gaur ere gauza berri bat gehiago. Ondoren, aurkezpenak prestatzen joateko esan digu transparentzia batzun bidez, baina gu gure lanekin buru belarri ibili garenez, ezin izan dugu prestatu.

Ondoren, ebaluazio txostena bete dugu guztiok eta ni irakaslearekin gutuna entregatzera joan naiz.

Gaurko klasea lanak egiten joateko aprobetxagarria egin zaigu.

miércoles, 20 de mayo de 2009

Maiatzak 20

Gaurko egunean, atzo bezala, gure erara utzi digu Joxemik. Egia esan, denbora aprobetxatuz gero, klase hauek oso ondo etortzen direla esan beharra dago eta dudak izanez gero bera gelan dago.


Guk, taldekook, klase hau, lanerako baliagarria den informazioa aurkitzeko erabili dugu eta pixkanaka lanari aurrea hartzeko (klik eta klik proiektu ona alegia).




Gaurko klasea eta gero, gure proiektu ona berehala izango duzue eskura eta laister izango duzue berri gehiago.

Maiatzak 19

Gaurko honetan, klasea gure erara izan da batik bat, baliagarria izan da lanak aurreratzeko.

Hasiera batean, Joxemi taldez talde joan da lanekin nola goazen ikusteko eta hurrengo asterako amaitzea komenigarria litzatekeela esanaz. Nahiz eta denbora ez emanez gero, geroago entregatu daitekeen arren.

Klase hau oso ondo etorri zaigu gure lanak ongi antolatzeko eta aldi berean, denbora hori aprobetxatzeko eta gauzak argiagoak izateko.

Hemendik aurrera, gure proiektuaren azalpenak ematen joango gara hurrengo egunetan zehar.

martes, 19 de mayo de 2009

Maiatzak 13

Gaurkoan, taldeko lanari buruz pentsatutakoari buruz hitz egitera joan gara Joxemirengana. Ondoren, irakasleak magis tv-ri buruzko taldekide batzuen ideiak aipatu ditu eta lanaren nondik norakoak aipatu ditu eta interesgarria izan da.


Ondoren, bakoitza bere taldekideekin egin beharreko lanak burutzen egon da eta dudarik edukiz gero, berari galdetzen joan gara.


Gaurkoa klasea gehienbat gure erara izan da eta lanak egiteko denbora aprobetxagarria izan da.

miércoles, 13 de mayo de 2009

Maiatzak 12

Gaurko honetan, areto nagusian hitzaldia izan dugu eta bertara, Andoaingo Aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri da Txanela eta ikasyz proiektuei buruz hitz egitera, benetan hitzaldi interesgarria izan da.






http://www.ikasys.net/

Proiektu hauei buruz hitz egiterakoan, lehenengo eta behin hezkuntza xedeei buruz hitz egin du eta lortu behar diren konpetentziei buruz (elkarrekin bizitzen, ikasten, komunikatzen...).Orokorrean, lehen hezkuntzari buruz aritu da, baina esan duenez, haur hezkuntzara ere egokitu litzateke.

Gehienetan, hau guztia ikas materialez egiten da, baina gaur egun IKT bidez.

Lehen esan bezala, txanela eta ikasys izeneko proiektuen inguruko azalpenak eman dizkigu. Honekin batera, adibide ugari eman dizkigu eta horrek hobeto ezagutzeko aukera eman digu.

Txanela; ikastolen elkarteak sortutako proiektu pedagogikoa da. Bertan, proposatutako jarduera batzuetan IKTrekin zerikusia duten jarduera batzuk egiten dituzte, hauen erabilera irakasle bakoitzaren eskura jarriz (grabazioak egiteko aukera, gurutzegramak ...).

http://www.txanela.net/

IKTak erabiltzeko ez dira testuinguru berriak sortzen, lehen daudenak aprobetxatzen dira. IKT jarduerak, beste jarduerak egiten laugntzeko erabiltzen dira.

Ikasys proiektuak ez dauka Txanela proiektuarekin antzik. Izan ere, proiektu honetan, oroimena, ulermena eta memoria lantzeko jarduerak egiten dira. Ikasleei galderak egin eta informazio bat emanez, erantzunak aurkitu behar izaten dituzte banaka.

Proiektu honetan martxan ari direnak, arlo bakoitzari astean ordu erdi egiten dute eta bertan aritzen diren ikasleak, autonomia bultzatzea da helburu garrantzitsuenetako bat

Proiektu honetan, ikastetxe gutxik hartu du parte orain arte, baina hurrengo urterako askoz gehiago sartu dira proiektu honetan.




Maiatzak 6

Gaur, lehenengo, irakaslea bakoitzaren blogei buruz falta zaiena aipatzen joan da orokorrean (irudiak, bideoak, informazioa...).

Gero, 10:00k aldera, emakume bat etorri da; berak teknologien integrazioan eman dituen formalkuntzari buruz hitz egitera eta galdera batzuk egin ditu, guk erantzuteko:
- Interneta zenek duen gelan, zer eskola mota zen, editoriala edo liburuak erabiltzen al ziren...

Emakume honek dio, proiektu kolaboratzaileak garrantzitsuak direla. Izan ere, beste eskolekin harremanetan zaude, errekurtso berri eta ezberdinak dituzu...

http://infantilinvestiga.wikispaces.com/ (informazio gehiago)

Amaitzeko, Joxemik, honelako proiektuak oso interesgarriak direla dio eta esperientzia ikaragarria dela eta merezi duela.

miércoles, 6 de mayo de 2009

Maiatzak 5

Atzo goizean, Amara Berriko bi irakasle etorri ziren. Irakasle hauek Amara Berri sistemari buruz hitz egin ziguten eta baita teknologia berriei buruz ere.

Hasiera batean, Amara Berrik sistemak dituen ezaugarriak azaldu dizkigu, baita beraiek duten metodologia, Hezkuntza Proiektua ... ere.

Onodoren, bertan erabiltzen duten funtzionamendua azaldu digute. Bertan, haurrek testu libururik gabe egiten dute lan, arlo desberdinak lantzen dituztelarik.

Hala ere, beste ikasleen lanak ikusteko asmoz, hainbat teknologia mota ezberdin erabiltzen dituzte ( irratia, tv, txikiweba, egunkaria...).

Honen arabera, ikasleek motibazio izugarria dute lana egiteko. Izan ere, besteei beraien lanak erakusteko aukera baitaukate (telebista bidez, irrati bidez, egunkari eta txikiweb bitartez). Honen bidez, esan beharra dago Amara Berriko ikasleek harreman izugarria daukatela teknologiekin, egunero erabiltzen baitute.

Oso hitzaldi garrantzitsua iruditu zait, benetan interesgarria. Izan ere, denbora aurrera doan heinean, ikasle hauek teknologia berrien aurrean oso prestatuak egongo baitira. Gainera, metodologia hau ez nuen ezagutzen eta ezagutzeko aukera izan baitut.

AMARA BERRI ikastetxearen informazio gehiago hemen aurki daitezke:
http://amaraberri.org/topics/intro/